Urola Garaiak merkatarien artean egindako galdetegiaren emaitzak

FJAG URRETXU.

Uztailean, Urola Garaiko dendariei eskualdeko merkataritzan egindako inkestaren emaitzen berri ematen duen gutuna bidali zaie. Inkesta hori Merkataritzan euskaraz planaren ekimenetako bat da.

Inkesta Legazpi, Urretxu eta Zumarragako 170 denda eta establezimendutan bete da, eta hortik ateratako emaitzak 2006an eskualdeko merkataritzan egindako inkestako emaitzekin konparatu da.

Dendariei bidalitako gutunean datu hauek azaltzen dira. Dendarien euskara ezagutzak goranzko joera izaten jarraitzen du: %89,59 da euskaraz ulertzen duena (2006an baino %9 gehiago). Dendarien ustez, bezeroen erabilerak gora egin du: %46,20 (2006an baino %19 gehiago).

Irudian, zerbitzuan eta kanpo harremanetan euskararen erabilerak gora egin du. Aldiz, denda barruko erabileran jaitsiera ikus daiteke (langile bakarreko denden kopuru altuak eraginda). Dendariek ez dute Merkataritzan Euskaraz planak euren establezimenduko erabileran eragin duen pertzepziorik. Sare sozialetan erabiliena Facebook da eta euskara %48,69an erabiltzen omen da.

Horretaz gain, dendariei esan zaie euskararen erabilera handitzen jarraitzeko asmoz. Merkataritzan euskaraz planean ere Euskaraldiari begira jarriko direla datorren udazkenean, eta irailetik aurrera euren dendetatik pasatzen saiatuko direla Euskaraldia ekimenaren berri emateko. E

Euskaraldia ekimena azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozial erraldoia da euskal hizkuntza sustatzeko.

 

Fotos

Vídeos