Ugleko langileak greban daude

Batzordea. Langileentzako plataforma Urola Garaiko Langileen Eskolan. /  GORKA
Batzordea. Langileentzako plataforma Urola Garaiko Langileen Eskolan. / GORKA

F.J.A.G. URRETXU.

Ugleko langileak greban daude atzotik. Lau eguneko deialdia egin dute, ostiralera bitartean, hain zuzen ere. Langileek gogoratzen dute «azken Lan Hitzarmena 2009an sinatu zela. Beraz, esan dezakegu, azken 10 urtetan Lan Hitzarmen berberarekin jarraitzen dugula, soldata-taula berberekin, %12,4ko erosmen-ahalmenaren galera suposatzen duena. Denbora guzti honetan hainbat Lan Hitzarmen Negoziazio Mahaiak eman dira (10 urte hauetan 36 Lan Hitzarmen Mahaiak), gure negoziatzeko borondatea argi azaltzen duelarik», nabarmentzen dute. «Patronalen erabateko inmobilismoaren aurrean» 2017ko azaroan negoziaketak apurtutzat eman zituzten «eta gaur arte 2018ko martxoa, maiatza eta urrian 5 greba egun metatzen dituen mobilizazio aldia hasi genuen». Lan Hitzarmen Mahaian berriro esertzeko Batasun sindikaletik exijitzen duten baldintza «ondorengo lau puntuetan eduki nahikoak dituen eskeintza bat aurkeztea izan da: Erosmen-ahalmena pixkanaka errekuperatzea; Zuzenki irakasle lanarekin erlazionaturiko lan orduak izatea; Errelebu kontraturako sarbide plana; Prekarizatuen eta feminizatuen dauden sektoreentzako lan baldintzen hobekuntza».

Hala, ikastetxeetako patronal ordezkaritzak «benetako negoziaketara eramango gaituen edukin duinak dituen eskaintza» aurkezten ez duen bitartean aipatu lau eguneko greba deialdiari eutsiko diotela nabarmendu dute.

 

Fotos

Vídeos