Borrar
Klika. Hainbat pertsonen artean, Labeaga kalean erritmoa moteldu behar izan zen, Gainzuri eta Ikastolan sartzeko, Txalaparen doinuak agurtu ondoren. AGUADO
Partaidetza izugarria Korrikan

Partaidetza izugarria Korrikan

FCO. JAVIER AGUADO GOÑI

URRETXU.

Domingo, 14 de abril 2019, 01:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Korrika Zuhaitzen Soinuaren kideen txalapartaren doinuaren artean iritsi zen Urretxura. Aldez aurretik, adarraren soinuak adierazten zuen Korrikarekin bat egiteko momentua. Korrika, Areizaga kaletik sartu zen Labeagaruntz nondik Legazpiruntz bideratu zen.

Hasiera batean, korrika osatzen zuen jende multzoa neurtzea ez zen erraza, baina Labeaga kaletik luzatzean, kalea beteta ikusteak eta adin guztietako jendea ikusteak harritu egiten zuen.

Gutxitan ezagutu dugu Labeaga kale osoa beterik edozein motako manifestaldi batean. Egoera honi, aurten ere lehendik egon diren ekimenek lagundu diote, baita larunbata izateak eta eguraldi ona egiteak.

Korrika pasa ondoren ekimenak aurrera jarraitu zuen Areizaga Kalebarren plazan, non txorixo pintxoak banatu ziren eta Txan Magoak bere magia trebetasunak aurkeztu zituen partaideentzat. Bestalde, Gernikako Arbola plazan bizilagunak batu ziren herri bazkari bat ospatzeko, zeina trikitixarekin eta bertsolariekin girotu zen.

Giro onaz at, eskola, instituzio, erakunde eta jende kopurua nabarmentzekoa izan zen Korrikaren alde.

Nahiz eta ekimen paregabea izan zen, bertan ere izan ziren hainbat gertakari. Haien artean hainbat erorketa, baina ez daukagu horri buruzko informaziorik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios