San Martin eguna, aniztasun eguna

Bizilagunak. Iazko topaketan parte hartu zuten familiei hartutako irudia. / ANIZTASUNA
Bizilagunak. Iazko topaketan parte hartu zuten familiei hartutako irudia. / ANIZTASUNA

Bizilagunak ekimena antolatu du SOS Arrazakeriak-ek herritarrak ezagutzeko

FCO. JAVIER AGUADO GOÑI URRETXU.

SOS Arrazakeriak-ek antolatuta, datorren azaroaren 11n, igandea, San Martin egunez, Bizilagunak ekimena egingo da. Urre-txuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak, ekimen honekin bat egin, eta urretxuarrak Bizilagunak ekimenean parte har dezaten animatu nahi ditu.

Bizilagunak ekimenaren helburua, kultura ezberdinak elkar ezagutu eta harremanetan ipintzea da, eta horretarako bertako eta atzerritik etorritakoak mahai baten inguruan elkartu nahi dira. Modu honetara, zuzeneko harremanaren bidez, bertakoak nahiz kanpotik etorritakoak, hurbiltzeko urratsa eman nahi da. Esperientzia berriak ikusmira zabaldu eta estereotipoak eta aurreiritziak gainditzeko modurik aproposena direlako.

Jende berria ezagutu eta haiekin egotea, bazkari batean besterik ez bada ere, aukera atsegina eta aberasgarria gerta daiteke. Bertako pertsona askok ez du aukerarik edota ez daki zer egin atzerritik iritsitako pertsonak ezagutzeko, eta alderantziz. Bizilagunak ekimena aukera paregabea da nork bere jakin-mina asetzeko eta bestelako jatorria, kultura, ohiturak edota pentsaerak dituzten pertsonak ezagutu eta ordu batzuk gustura pasa-tzeko.

Ekimen honetan «bizilaguna» ezagutzeko jakin-mina duen edonork parte har dezake. Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek ere parte har dezake, antolaketan laguntzeko. Familia kontzeptua, modu zabalean ulertuta: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak... Familian, taldean edota banaka apunta daiteke. Bina 'familia' horietako baten etxean egingo da bazkaria.

Izena emateko, bi bide daude eskualdean: Urretxuko Gizarte Zerbitzura deitu (943 03 80 83) edo idatzi ongizate.ur@urretxu.eus. Sos-Arrazakeriaren webgunean zuzenean...

http://mugak.eu/eu/ekintzak/sos-arrazakeriaren-kanpainak/viii-gipuzkoa-solidarioa-bizilagunak-2017/bizilagunak-2018-gipuzkoa-solidarioa-ix

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos