21. Korrika larunbatean iritsiko da Urretxura, goizez

Araba aldean ibili zen atzo Korrika. /  KORRIKA
Araba aldean ibili zen atzo Korrika. / KORRIKA

FJAG URRETXU.

Korrika gero eta gertuago daukagu. Dagoeneko badakigu Urretxu-Zumarragatik hilaren 13an, larunbata, pasatuko dela, goizeko hamar eta erdietan. Legazpitik iritsiko da, eta Urretxu eta Zumarraga zeharkatu ostean, Debagoiena (Oñati eta Bergara) eta Debabarrena (Eibar eta Soraluze) aldera abiatuko da, gero Bizkaiko bidea hartzeko.

Euskararen aldeko lasterketa erraldoia iritsi aurretik, dena dela, herriko antolatzaileak gogor ari dira lanean eta Korrika iritsi baino lehen hainbat ekintza antolatu dituzte giroa berotuz joateko.

Hori dela eta, hona hemen hilaren zehar gauzatuko den egitaraua: gaur, hilaren 10ean, Zumarragan 'Gure Oroitzapenak' filma eskainiko da 19:00etan Zelai Aristi Aretoan.

Bihar hilaren 11, Urretxu-Zumarragan, Jose Mari Lasa plazan, 16:30etik 18:00ak bitarte mahaia jarriko dute Gainzuriko Guraso Ba- tzordekoek. Bertan Korrikaren petoak, txapak zein herri bazkariko tiketak erosteko aukera izango da.

Hilaren 12a, ostiralean, , Korrika Txikia egingo da goizeko 11:00etan. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, bertso-korrika egingo da, herriko taberna desberdinetan zehar kantuan arituko dira bertsolariak. Gaueko 22:30etan berriz, 'KoP/Klika' bertso-desafioa egingo da Urretxu-Zumarragako gaztetxean.

Hilaren 13an, larunbata, Korrikaren eguna. Egun handia izango da baina ez dute borobildu egitaraua. Dena dela, eguna iritsi baino lehen zabalduko dituztela zehaztasun guzti horiek esan dute antolatzaileek.