
Urretxu
UZ Ikastolako ikasleak Elikagai Bankuarekin elkarlanean ari diraSecciones
Servicios
Destacamos
Urretxu
UZ Ikastolako ikasleak Elikagai Bankuarekin elkarlanean ari diraCristina Limia
urretxu.
Martes, 25 de marzo 2025, 20:07
Urretxu-Zumarragako Ikastolako seigarren mailako ikasleek proiektu solidario bat burutu dute bigarren hiruhilekoa amaitzeko. Elkartasun-ekimena Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin lankidetzan burutzen ari dira. Astelehenean hasi eta gaur arte, elikagai-bilketa aurrera eramaten ari dira ikastetxean, beharrizana duten pertsonei lagun-tzeko helburuarekin. «Parte hartu nahi dutenek oraindik badute aukera, ikastolako idazkari-tza parean utzi ahal izango dituzte beren ekarpenak. Bereziki iraungitze-data luzeko elikagaiak eramatea gomendatzen dugu, hala nola lekaleak, arroza eta pasta», azaltzen dute ikastolatik. Bildutakoa Elikagai Bankura emango dute beharra duten familiei banatzeko.
«Ekimen honen bidez, ikasleek elkartasunean parte har-tzeaz gain, gizarte-laguntzaren eta komunitatearen garrantziaz jabetzeko aukera dute. Ikastolatik, komunitate osoa parte har-tzera animatu nahi dugu eta jasotako ekarpen oro eskertuko dugu. Elkarrekin etorkizuna elikatzen dugu!», adierazten dute deialdi berezi honetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.