Hiri garapeneko plan orokorra azaltzeko bilera egingo da gaur

Hirigintza. Hamarkada bateko hirigintza-planak ezagutzeko gonbitea egin dute. / AGUADO
Hirigintza. Hamarkada bateko hirigintza-planak ezagutzeko gonbitea egin dute. / AGUADO

FJAG URRETXU.

Urretxuko Udalbatzak joan zen apirilaren 26an egindako bilkuran, aho batez onartu zuen Hiri- Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) Aurrerakinari jendaurreko informazioa ematea, bi hilabeteko epean. Maiatzaren 11n Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondoren, aurrerakin dokumentua eta ingurumen ebaluazio estrategikoaren hasierako dokumentua udaletxeko idazkaritzan nahiz Udalaren web gunean, www.urretxu.eus, azter daitezke. Baina herritarren parte-hartze programan aurreikusten den bezala, Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren idazketa tarteko zela onartua, gaur saio informatiboa egingo da plan orokorraren aurrerakin dokumentuari buruz.

Hitzaldi informatiboa irekia izango da herritar guztientzat, eta bertan HAPOren Aurrerakinaren aurkezpena eta azalpen orokorra egingo da. Udaletxeko atarian izango da hitzaldia, 19:00etan.

Aurrerapen dokumentuari buruzko azalpena idazleek beraiek egingo dute, Power Point aurkezpen baten bidez, ahalik eta didaktikoena izango delarik, hain zuzen ere Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren onarpen prozesua zertan den erakusteko, eta Udalaren helburu hori gauzatzeko egin behar diren fase ezberdinak azaltzeko.

HAPOren idazketan laguntzen ari diren udal teknikariak ere hitzaldi horretan izango dira, baita hainbat udal ordezkari ere.

Bukatzeko, Udalak herritarrak animatu nahi ditu, antolatutako saio honetan parte har dezaten, izan ere idatzi beharreko Plan Orokorra izango da erreferentziazko udal proiektua; behin betiko onarpena ematen zaionetik, eta 8 edo 10 urte inguruko ikuspegiarekin, Urretxuko hiri eta ingurumen kalitatea hobe-tzea izango da proiektu honen helburu nagusia, herriari dotazio egokiak eta behar den enplegua eskain-tzeko ahaleginean.

 

Fotos

Vídeos