Borrar

Urretxu

'HIKA, Atearen bestaldean' haurrentzako antzerkia igandean Labeaga aretoan

Urretxu eta Zumarragako udalek antolatuta, 17:00etan hasiko da, 5 euroko sarrerarekin

El Diario Vasco

urretxu.

Astelehena, 14 urria 2024, 19:41

Comenta

Urretxu eta Zumarragako Udalak elkarrekin antolatuta, 'HIKA, Atearen bestaldean' haurrentzako antzerkia ikusgai izango da Labeaga aretoan igande honetan, urriaren 20an, 17:00etatik aurrera. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da.

Testu gabea, gorputzaren mugimenduan eta musikaren dramaturgian oinarrituriko lana iznago da, honako sinopsiarekin: «Neska aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago atearen bestaldean. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna. Atea jo dute?».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'HIKA, Atearen bestaldean' haurrentzako antzerkia igandean Labeaga aretoan