Borrar

Haur eta nerabeei zuzendutako cricket ikastora gaur hasiko da

DV

URRETXU.

Martes, 3 de abril 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak bigarren aldiz antolatu du cricket ikastaroa, dohainik, 4 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendua. Ikastaroa Urretxuko Cricket Club taldeko jokalariek emango dute, eta Aste Santuko eskola oporraldian zehar egingo da, apirilaren 3, 4, 5 eta 6an Lizeoko patioan, ondorengo txanda hauetan: 11:00 - 12:00, 2010 eta 2013 bitartean jaioak (4-8 urte); 12:00 - 13:00, 2006 eta 2009 bitartean jaioak (9-12 urte); 13:00 - 14:00, 2000 eta 2005 bitartean jaioak (13-18 urte) Ikastaroan parte hartzeko helbide honetan eman behar da izena: kriketurretxu@gmail.com.

Cricketa bate eta pilotaz joka-tzen den kirola da; hamaika jokalariko bi talde aritzen dira elkarren aurka, futbol zelai profesional baten antzeko belargune zabal batean egiten dena. Ingalaterran du jatorria, eta gaur egun Indiako azpikontinentean jendetza haundiko kirola da; profesional partidak bost egun ere iraun dezakete. Euskadin indarrez sartu da cricketa, komunitate pakistandarraren eskutik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios