Borrar
Goierri Oxykor taldeko neskak.
Urretxu

Goierri Oxykor taldeko nesken garaipena Tolosan

«Sekulako partida jokatu zuten, merezitako lehen garaipena lortuz», azaltzen dute harro taldeko arduradunek

Cristina Limia

Urretxu

Asteartea, 26 azaroa 2024, 19:00

Comenta

Goierri Oxykor saskibaloi taldeak garaipen gozoa lortu zuen pasa den igandean Take Orbinox taldearen aurka Tolosako Usabal polikiroldegian,39-41 emaitzarekin gailenduz. «Gure kadete neskek sekulako partida jokatu zuten etxetik kanpo, taldearen lehen garaipena lortuz. Partida oso parekatua izan zen uneoro. Lehen eta bigarren laurdenetan ez zen talderik gailendu, bai tolosarrek eta bai urretxuarrek egundoko jokoa egin baitzuten. Horrela, atsedenera 27-26 markagailuarekin iritsi ginen», azaltzen dute. «Hirugarren zatia Takek eraman zuen, 8-5 partzialarekin. Hala ere, goierriko neskek oso ongi jokatu zuten, batez ere, defentsan. Laurden erabakigarria, ordea, laugarrena izan zen. Erasoan lasaitasuna mantenduz eta defentsa gogor batekin, Goierriko neskek berdinketa lortu zuten, 39-39, amaierarako bi minutu falta zirenean... Azkenik, urretxuarrek saskiratze bat egin eta garaipena lortu zuten», gogora ekartzen dute harro.

«Garrantzitsua da taldeak izan zuen jarrera paregabea aipatzea, uneoro kontzentrazioarekin jokatuz eta kantxan dena emanez. Nabarmentzekoa da orain arte egindako lan eta hobekuntza.Orain hurrengo hitzorduei begira, disfrutatzea eta borrokatzea besterik ez da falta!», adierazten diete jokalariei.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Goierri Oxykor taldeko nesken garaipena Tolosan

Goierri Oxykor taldeko nesken garaipena Tolosan