Goierri K.E. Mendi taldeak Palentziko mendietara irteera antolatuta du

FJAG URRETXU.

Goierri Kirol Elkarteak mendi irteera antolatu du datorren uztailak 21 eta 22ko astebururako. Palentzira joango dira, Carriongo mendietara. Larunbatean, Manzobreko aparkalekutik hasi eta gailurrera goruntz hartuta Espigüete(2.451m) mendi tontorrera iritsiko dira, egoaldeko kanalatik jaisteko gero Cardaño de Abajoraino. Igandean Vidrierosetik irten eta zuzenean Curavacasera(1.524m) igoko dira, del Veseko potzu eta del Veseko lepotik Cardaño de Arribara jaisteko gero, non asteburuko mendi irteerari amaiera emango diotelarik.

Irteera goizeko 6:00etan izango da Jose Mª Lasa enparantzan Goierri elkartearen ondoan. Parte hartu nahi duten guztiek, elkartean izena eman ahal izango dute hurrengo datorren astelehenean, hilak 16an, arratsaldeko 19.00etatik 21.00etara.

Posta eletronikoz ere eman daiteke izenena goierrimandia@gmail. com postara idatziz edota telefonoz (619337352 ) Txemari deituta. Irteeraren balioa 24 euro bazkideak-30 euro bazkideak ez direnentzako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos