Gaur berriro Ttipi-Etapa Urretxu Zumarragan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO URRETXU.

Gaur urriaren 18an, asteazkena, Ttipi-Etapa 2017-18ko ibilbideen programa berri bat jarriko dute martxan Urretxun eta Zumarragan. Herriko adineko jendeak kalera irten eta lagun artean ibiltzeko ohitura bultzatu nahi dute Ttipi-Etaparen bitartez.

Etxean gelditu beharrean, lagun artean paseatu eta ohitura osasuntsuak hartzeko aukera paregabea eskainiko dute. Antolatutako ibilbideak lauak eta laburrak dira, helburua ariketa fisikorik egiten ez duten eta zailtasunak dituzten pertsonak mugiaraztea baita. Ibilaldiak asteko egun jakin batean egingo dira, asteazkenetan, hain zuzen ere, eta beti abiapuntu eta ordu bera (11:00etan) izango dute. Areizaga-Kalebarren plazan jarri duten Ttipi-Etapa seinalearen alboan bilduko dira eta beti izango dituzte kiroldegiko begiraleren bat eta herriko elkarteetako boluntarioak zain.

Bestalde, aipatu monitoreak petoak eramango dituztela parte-hartzaile bakoitzarentzat, ekimenean parte hartzen dutenak identifikatu ahal izateko. Horretaz gain, bakoitzari fitxa bat egingo zaio eta irteera bakoitzean zigilua jarriko da asistentzia kontrolatzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos