Gaixotasun duala eta bere ondorioen gaineko hitzaldia

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO URRETXU.

Urola Garaia eskualdean gaixotasun mentala duten pertsonen senitartekoen talde bat elkartu egin da eta gaixotasun hori agerian jartzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko lanean ari da. Oraingoan gaixotasun duala prebenitzeari buruzko hitzal bat antolatu dute honako izanburuarekin: 'Gaixotasun duala eta bere ondorioak'.

Gaur egun gizartearen gehiengoa drogak kontsumitzearen aurka azaltzen bada ede, oraindik asko dira mendetasuna sor- tzen duten substantziak kontsumitzen dutenak eta gazteak eta nerabeak dira batik bat.

Hitzaldi honen helburua bikoitza da: batetik, prebentzioa gazteak ez daitezen drogak kon- tsumitzen hasi eta, bestetik, mendetasuna geldiaraztea kontsumoa dagoeneko hasi bada. Jakin badakigu gazteen artean drogen kontsumoa murrizteko eta saihesteko oinarri oinarrizkoa dela ongi informatuta egotea. Horregatik eskaini nahi die hitzaldi hau senitartekoei, lagunei, hezi- tzaileei eta herritar orori.

Hitzaldia, asteartean hilaren 11an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Zelai-Arizti kultur etxean . Bertan Emilio Martin, Arrasateko San Juan de Dios ospital psikiatrikoko psikoloa, arituko da hizlari. Oso gai garran- tzitsua dela eta denon interesa piztea eta bertan parte hartzea espero dute.

 

Fotos

Vídeos