Errigorako saskiak lortzeko aukera martxan da

FJAG URRETXU.

Azken bost urteotan Errigora kanpainaren bidez 800.000 euro bideratu dira Nafarroako hegoaldeko ikastolak eta AEK indartzera eta, Sortzen elkartearen bidez, sare publikoan D ereduko taldeen sorrera sustatzera. Hala ere, oraindik Nafarroa hegoaldean euskarak dituen erronkak oso handiak dira.

Aurtengoan bi saski izango dira aukeran: beltza edo zuria (berritasunak eta produktu bereziagoak jasotzen dituena). Saski bakoitza 50 euroren truke eskuratu daiteke eta, auzolanari esker, %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgin- tzari bideratuko zaio.

Eskaerak Urretxu-Zumarraga Ikastolako idazkaritzan egin ahal izango dira, azaroaren 14a baino lehen. Nafarroako euskalgintza eta tokiko ekoizleak bultzatzeko aukera bikaina dugu, auzolanean eta produktu-sorta ederra eskuratuz gainera. Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puska!

 

Fotos

Vídeos