Enirio-Aralarko artzain-saroiak ezagutzeko irteera Ostadarrekin

Ostadar Mendi Taldea. Hainbat ekimen antolatzen ditu, horien artean Beitia Martxa. El logo de las jornadas./ AGUADO
Ostadar Mendi Taldea. Hainbat ekimen antolatzen ditu, horien artean Beitia Martxa. El logo de las jornadas. / AGUADO

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO URRETXU.

Ostadar Mendi Taldeak datorren iganderako Aralar Mendian egingo den ibilbidea antolatu du, «ustekabean harrapatuko dituena baita ere Aralar mendian ibiltzen ohi diren mendizaleei», antolatzaileek beraiek diotenez.

Izan ere, oraingo honetan, ibilbidean ez da izango Aralarreko inongo gailur nabarmenik, oinez Enirio-Aralar izeneko zonaldean kokatzen diren artzain-saroiak bisitatuko dituzte, horietako batzuk Beleku, Gañeta, Malkorri, Uarrain, eta abar, mendien hegaletan kokatzen direlarik.

Oso hurbil pasatuko dira (eta haien gainean ere ibiliko) ingurunearen babesaren aldetik desadostasun handiak sortu dituzten Aralarren eraikitako pista berrietatik. Besteak beste, Atau, Goroskintxo, Oabiel, Kobaurrre, Urruzti, Txutxueta, Kutixao, Lizarreta, Pagabe, Doniturrieta eta Enerioko saroiak bisitatuko dituzte.

Hurbil Uelogoena, Zeargoena eta Pontoa trikuharriak izango dituzte, eta iritsiko dira Arraskako nekropoliraino, duela oso gutxi, 2014an, Hilarriak taldeak aurkitutakoa.

«Arraska ezerezaren eta denaren erdian aukeratutako tokia da, handik ez baita inondik datorren biderik pasa. Aldare bat da ezin konta ahala dolina-en eta lur harritsuz beteriko kareharrizko bihurguneen erdian -azaltzen dute antolatzaileek-. Bizkar bat da, nabarmentzen dena, inguratzen duenaren desberdina dena, belar finez estalia.

Larraiztik irten eta amaiera Lizarrustiko mendatean egingo dute. Parte hartzeko interesa duten lagunek Ostadar Mendi Taldearen egoitzan eman dezakete izena, gaur, ostegun eta ostiralean arratsaldeko 8:00etatik 9:00etara, edo bestela 943723385 telefono zenbakira deitu edo ostadat@ostadar.org helbidera email bat idatzi parte-hartzea jakinaraztearren.