Bat egin Klikmetroak ekimenarekin

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO URRETXU.

Klikmetroak Kilometroak 2018ren barruan antolatu den ekimena da, azken urteetan Kilometroak ekimenaren barruan antolatu den bezala aurten ere berritzen dena.

Baina, nola funtzionatzen du? Helburua bisitari bakoitzak metro bat egitea da. Eta, bakoitzak metro bana eginda, ibilbideari ahalik eta itzuli gehiena ematea. Bisitariek egindako metro bakoitzeko, babesleek dirua jarriko dute Kilometroak festaren alde.

Prozesua sinplea eta doakoa da: klikmetroak.kilometroak.eus webgunean sartu, bertan azaltzen den egin zure metroa botoiaren gainean klik egin eta adierazten diren pausuak jarraitu.

Metro bat hartzeko, Klikmetroak behar dituen datuak hauek dira: izen abizenak, argazkia, eta mezu bat -250 karakterekoa gehienez-.

Kilometroak egunerako hiru hilabete baino gutxiago falta diren honetan, Klikmetroak ekimenarekin bat egitera animatu nahi dute. Horretarako, nahi duena metro bat eskuratu dezake. Informazio gehiago, hemen: https://www.kilometroak.eus.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos