Camilleren Bidea zeharkaldiaren azken bi etapak Ostadarrekin

FCO. J. AGUADO GOÑI URRETXU.

Irailaren 8 eta 9an, Ostadar Mendi Taldeak ekainean hasi zuen Camilleren Bidearen azken bi etapak egingo ditu.

Lehen egunean Laskunetik Linzako aterperaino joango dira, Petrechemako lepo ikusgarritik igaroz. 16,6 kiometroko luzera izango du, baita 1290 metroko gorabehera positiboa. 7 orduko ibilaldia izango da.

Eta igandean, Linzatik eta Zurizatik Alanos mendiaren ondoan pasatu eta col Bajo de Lenito lepotik igaroko dira, Santana zubian amaituz (20 bat kilometroko ibilbidea, 8 ordu inguruko ibilaldian).

Izen-ematea

Azalpenik behar ez duten arrazoiengatik, interesatuek lehenbailehen apuntatu behar izango dute, plazak mugatuak direnez gero eta aterpeak izen-emate kopuru zehatza aldez aurretik jakinaraztea eskatzen dutelako. Hilabete honetan Ostadar Mendi Taldearen egoitza itxia dagoenez, soilik telefonoz apuntatzea ahal izango da, halako zenbakietara deituz: 659 48 68 78 (Luis) eta 620 92 22 46 (Javier).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos