Camilleren Bidea egiteko proposamena luzatu du Ostadarrek datorren astebururako

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO URRETXU.

Ostadar Mendi taldeak 'Camilleren Bidea' egiteko proposamena luzatu du datorren astebururako. Gogoratu dezagun, 'Camilleren Bidea', bertako azken hartzaren omenezko ibilbidea da. 2010ean hiltzat eman zen, honen arrastoak ezin izan direnez aurkitu momentutik. 25 urte zituen orduan, adin zaharra hartz batentzako. Bere bizitza osoa Biarnoko mendialdean eman zuen, baita Erronkariko Haranean eta Aragoiko Anso eta Echo Haranetan ere. Bere homenez, zeharkaldi hau dugu (www.lasendadecamille.com).

'Camilleren Bidea' 104 kilometro luze den trekking biribila da. Mendebaldeko Pirinioetako Parke Naturala sakonki ezagutzeko parada ematen du, Aragoiko alde piriniarrean eta Frantziako Pirinioen Parke Naturalean -Aspe Haranari dagokion zatian- mugitzeko aukera ematen du ibilbideak.

Datak eta aurrez ikusitako ibilbideak hurrengoak dira: uztailak 7an, Somport Mendatea, Sansanet-eko Basoa, Espelunguère-ko Basoa, Lapachouaou-ko Lepoa, Lac d'Arlet aintzira eta Arlet-eko Aterpean gaua pasatuz, gutxi gorabehera 19 kilometro.

Uztailak 8an, Arlet-eko Aterpea, Saoubathou Lepoa, Puerto del Palo Mendatea, Labrenère eta Lescun herrian amaitzea (Lauzart kanpinean), gutxi gorabehera 19 km eta erdi.

Uztaileko ibilaldian izena emateko epea irekita dago Ostadar Mendi Taldearen bulegoetan. Aterpeko plazak mugatuak dira, beraz, azkar apuntatzea komeni da. Izena emateko epea uztailaren 4ean amaituko da. Irteera, uztailaren 7an goizeko 05:30etan izango da, Zumarragako postetxe ondoan.

Irteera honetan autobusak ezingo ditu norberaren ekipajea eraman, aterpea edozein errepideren urruti dagoelako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos