Urola Garaiako Emakumeen Etxea eratzeko prozesuan parte hartzeko aukera zabalik

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Urola Garaiako Emakumeen Etxea eratzeko prozesua martxan jarri zen aspaldi gure bailaran eta pausoz pauso aurrera doa hau, hurrengo ekintzak, datorren astean aurrera eramango direlarik.

Bihar, asteazkenean eta ostegunean egongo dira saioak, eskualdeko emakume guztiei irekia izango dena hilaren 15ean egingo delarik. «Datorren astean, Eskualdeko Emakumeen Etxea izango dena denon artean 'eraikitzeko' prozesuaren hurrengo pausua gauzatuko dugu eta horretarako, Urola Garaiko Berdintasun Arlotik, hiru saio antolatuko ditugu», azaltzen dute Berdintasun Arlotik. Lehenengo elkartzea bihar izango da, honetan Jabekuntza Eskola erabiltzaile eta erabiltzaile ohiak elkartuko direlarik; bigarrena asteazkenean izango da (hilak 14), honetan eskualdeko eragile sozialak bilduz; eta azkena, ostegunean (hilak 15) izango da, orduan eskualdeko emakume guztiei irikitako saioa ospatuko delarik.

Legazpi, Urretxu, Ezkio eta Zumarragako emakumeei azaroaren 15eako topaketan parte hartzeko deialdia luzatu zaie dagoeneko eta honetan parte hartzeko izena ematea zabalik dago.

Saio ireki hau azaroaren 15ean, osteguna, 18:00etatik 20:00etara aurrera eramango da Emakumeen Etxea izango denaren eraikinean, Pagoeta auzoan 1, Urretxun.

«Guretzat oso garrantzitsua da ahalik eta emakume kopuru handienak parte hartzea, Etxea denona izateko, oso garrantzitsua delako denon artean 'eraikitze' prozesua garatzea», azaltzen dute Berdintasun arlotik.

Beraz, prozesu honetan parte hartu nahi duten Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako emakumeek 943 72 56 42 telefonora deitu beharko dute edota berdintasuna@uggasa.eus helbide elektronikora idatzi.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos