Udaletxeko obran irisgarritasunari dagokion atala amaitu dute jada

Arrapala. Udaletxeko sarrerako arrapala eta baranda amaitu dituzte dagoeneko. /  ITSASO
Arrapala. Udaletxeko sarrerako arrapala eta baranda amaitu dituzte dagoeneko. / ITSASO

Obrako fase hau amaitzeko lan ugari daude egiteko eta Gabonetarako guztiak amaitzea espero da

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Udaletxeko eraikuntzan egiten ari diren berrikuntzak aurrera doaz poliki poliki eta sarreran egin beharreko irisgarritasun lanak aste honetan amaitu berri dira, arrapala eta baranda eginda daudelarik dagoeneko. Hala ere, lan dexente egiteko dago oraindik, udalekoek espero dutenez Gabonetarako guztiz amaituta egongo delarik.

Itsasoko Udaletxeko eraikuntza eta inguruetan egin beharreko berrikuntzak ugariak dira: sarrera irisgarria, kanpoko aparkaleku berriak eta gune hau oinezkoentzat prestatzea da lehenengo fase batean aurrera eramango direnak; ondoren, teilatua aldatzea eta ganbara konpontzea geratuko lirateke.

Poliki aurrera

Teilatua aldatu, ganbara konpondu eta sarrera eta kanpokaldea egoki- tzea da proiektu honek biltzen dituen berrikuntzak. Obra hau guztia fase desberdinetan aurrera eramango da eta lehenengoa Gabonetarako amaitzea espero dute Udalekoek. Honekin, Udaletxeko sarrera irisgarria, aste honetan gauzatu dutena, aparkaleku berria eta oinezkoen- tzako gunea egingo dira. Artzamendi Eraikuntzak enpresa da obra aurrera eramaten ari dena.

Sarrerako arrapala amaituta, barrualdeko obra ere aurrera doa eta kanpoko aparkalekuak ere moldatuko dituzte laster.

Arrapalak behar duen lekua kontutan harturik, parean dauden aparkalekuak kendu behar dira, eta hau horrela izanda, baterian aparka- tzeko dauden lekuak kendu eta linean aparkatzeko bi berri kokatuko dira bertan. Bestalde, eta aparkaleku gutxi direlakoan, eliza azpian dagoen lorategiaren ertzean beste bost (linean ere) kokatuko dira. Honetaz gain, gune honek oinezkoen- tzako itxura hartuko du guztiz, espaloia desagertuz.

 

Fotos

Vídeos