Udalekuei agur esango diete gaur Piraten Egunarekin

Txangoak. Igartubeitira egindako bisita berezian ederki pasatu zuten gaztetxoek. / GALILEA
Txangoak. Igartubeitira egindako bisita berezian ederki pasatu zuten gaztetxoek. / GALILEA

Nagusiak gynkana eta orientazio jokoetan arituko dira gaur goizean azken eguna ospatzeko

MIRYAM GALILEAEZKIO.

Hiru astetan zehar ekin-tza, txango eta bestelako jolasetan parte hartzeko aukera izan dute Ezkioko haur eta gaztetxoek, baina udalekuak amaitzera doaz, gaur izango da azken eguna eta honetarako egitarau berezi bat prestatu dute.

Inguruko baserriak hobeto ezagutu, Ormaiztegiko piszinetara joan etorriak, inguruetara txango txikiak; Berroeta baserrian ogia edo Igartubeitin bisita bereziak; sukaldaritza, zikinaren eguna... asko izan dira aurrera eramandako ekintzak eta tailerrak eta beti bezala gogoz aritu dira haur eta begiraleak.

Azken eguna

Azken eguna izanik ekintza bereziak antolatu dira gaurko: taldeko txikiek mozorrotuta, Piraten Eguna ospatuko dute eta gaztetxoen taldekoak berriz gynkana eta orientazio jokoetan arituko dira Santa Lutzi auzoan. Ekintza hauekin agur esango diete aurtengo Udaleku irekiei.