Borrar
Txakurrak. Hauen erabilerari buruz hartutako erabakiak ezagutaraziko dira bileran. GALILEA
Txakurren kontrolari buruzko bilera antolatu da

Txakurren kontrolari buruzko bilera antolatu da

Gaia aztertu, udalaren asmoak adierazi eta herritarren aportazioak jasoko dira asteartean

MIRYAM GALILEA

EZKIO.

Jueves, 19 de septiembre 2019, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Txakurrak kaletik nola eraman behar diren, haur-parketan egon daitezkeen edo ez, eta txakur kakekin zer egin behar den. Azken boladan gai hauek jorratzen aritu dira Ezkioko Udalan, herritarren artean egon diren kexa desberdinak izan direla eta. Horrez gero, gaia aztertu, Udalak dituen asmoak ezagutarazi eta herritarren ekarpenak jaso ahal izateko bilera bat antolatu da hurrengo asterako.

Txakurren erabilera gaia aztertu izan dute udalekoek azken hilabetetan eta honi buruzko bilera bat antolatu da, honetan udalak dituen asmoak adierazi eta herritarren aportazioak ere jasotzeko aukera egongo delarik. Bilera irekia izango da eta datorren asteartean (iralak 24), arratsaldeko 19:00etan Ezkioko Udaletxean aurrera eramango da. Bertan ahalik eta partehartze handiena izatea gustatuko litzaiokeela adierazi du Udalak.

Gaia mahai gainean dagoela aprobetxatuz, bilera deialdiarekin batera gaur egun abian dagoen ekainaren 1eko 101/2004 Dekretu gogoratu nahi izan du Udalak, honetan Euskal autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko arauak azaltzen direlarik.

Dekretuak dionaren arabera, besteak beste, hiri barruko bide eta gune publikoetan, bai eta eraikin kolektiboen gune komunetan ere, txakurrak egokitutako kate edo uhal bati lotuta eraman beharko dira, hau beti ere gehienez bi metrokoa izango delarik.

Bestalde, debekatuta dago ere txakurren kakak bide eta plaza publikoetan, haur-parkeetan, lorategietan, eta oro har apaindurarako eta/edo pertsonen pasadizorako den edozein lekutaz uztea. Hau da, kaka lurretik jaso behar da.

Azkenik, eta Kode Zibilaren 1905. artikuluan ezarritakoaren arabera, «txakurraren edukitzailea edo hartaz baliatzen ari dena izango da txakurrak sortzen dituen kalte, galera eta arazoen erantzulea; baita txakurrak alde egin badio edo galdu egin bazaio ere», gogoratzen dute Udalekoek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios