Turismoko profesionalek gure bailarako altxorrak ezagutu dituzte

Igartubeiti. Luntxa hartu eta XVI. mendeko baserria eta Interpretazio Zentroa ezagutu zituzten atzo./
Igartubeiti. Luntxa hartu eta XVI. mendeko baserria eta Interpretazio Zentroa ezagutu zituzten atzo.

Explore San Sebastian Region programaren barne Mirandaolako Burdinola, Chillida Lantokia eta Igartubeiti Baserria ezagutu dituzte

MIRYAM GALILEA

Explore San Sebastian Region programako seigarren bisita teknikoa ospatu zen atzo, honekin 2019. urteko programa irekiz, eta jardunaldi erdia gure bailarako museoetan aurrera eraman zen.

Ekitaldi honetan 55 pertsona inguruk parte hartu zuten, Goierri eta Urola Garaia eskualdetako interes handiko zenbait espazio ezagutzeko aukera izanik. «Bisita honetan gure bailarako museo batzuk ezagutzeaz gain, Segura eta Igartzarekin ere konpartitu dugu jardunaldia», azaltzen zuen Amaia Retak, Urola Garaiako Turismo Sailetik.

Aurreko urtean ere Explore San Sebastian Region programa gerturatu zuen gurera, orduan Inaziotar bidea ezagutzeko interesa azaldu zutelarik. Oraingoan berriz, Mirandaolako Burdinolaren lana gertutik ezagutu dute; Chillida Lantokian ere egon dira, bertan Mankomunitateko lehendakaria den Koldobike Olabidek harrera egin dielarik; eta Igartubeiti Baserri Museoa sakonki ezagutzeko aukera ere izan dute, bertan luntx bat dastatu ondoren. Honetaz gain ere, goizeko lehenengo bisitak lgartza monumentu multzoari eta Segurako hirigune historikora egin dituzte.

Bisita gidatuak eskaintzen dituzten profesionalak, hotela eta nekazal etxeetako arduradunak, jatetxeak... eta sektorearekin zer ikusia duten 55 lagunek parte hartu zuten atzoko jardunaldian. «Bisita hauen helburua, Gipuzkoako turismo-agente desberdinek gure lurraldean dauden turismo aukera desberdinak barnetik ezagutzea da, dituzten bisitari, bezero edo bestelakoei azaltzeko edota bisitak egitera animatzeko», azaltzen zuen Retak. Bisitari berezi hauekin batera ere Maite Cruzado, Turismoko zuzendaria izan zen.

Explore San Sebastian Region programa honen aurtengo lehenengo bisita izan zen atzokoa, urtean zehar guztira hamar bat aurrera eramango dituztelarik.

 

Fotos

Vídeos