Traste zahar handiak hilean behin jasoko dira

Zabor-gunea. Kontenedorren ondoan utzi beharko dira gaueko 21.00etatik aurrera. /  GALILEA
Zabor-gunea. Kontenedorren ondoan utzi beharko dira gaueko 21.00etatik aurrera. / GALILEA

Hemendik aurrera gaueko 21:00etatik aurrera jasoko dira trasteak, hauek zabor guneetan utziz

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Sasieta Mankomunitateak hilabetero egiten du traste zaharren bilketa gure herrian eta urte berria hastearekin batera 2019an zehar aurrera eramango diren jasotze egunen egutegia argitaratu berri du, honekin batera ere hondakinak ateratzeko eta banatzeko aholkuak es-kaintzen dituztelarik.

Ezkiori dagokionez hilabetean behin jasotzen dira traste zaharrak herrian, egokitutako eguna hileko laugarren osteguna delarik. Urte honetan zehar hilaren 22a eta 28a bitartean jasoko dira, hilabetearen arabera data aldatuz: urtarrilean adibidez hilaren 24an jasoko dira eta otsailari dagokionez 28a izan da aukeratutako eguna.

Trasteak ezin dira edozein ordutan atera eta hauentzako ere leku zehatz bat dago. Horrela, herrian zehar kokatuta dauden zabor-guneetan utzi ahalko dira traste, gaueko 21:00etatik aurrera. Sasietatik gogoratu nahi dute trasteak edukiontzien kontra ez direla utzi behar, pasabidea ezin dela oztopatu eta edukiontzien erabilpena ere ezin dela galerazi .

Aldi berean ere, traste zahar bezala hartzen diren altzari eta produktuen silkapena gogoratu nahi izan dute, egun honetan atera daitezken materialak eta ezin direnak atera izendatuz. Honen arabera, altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak, (garbigailuak, hozgailuak, ordenagailuaktelebistak...) eta bestelako traste erabilezinak atera ahalko dira egun berezi hauetan. Bestalde, eskonbroak eta obratako bestelako hondarrak (tarima, bainuontzi, komunontzi, baldosa, azulejo) ezingo dira atera; gurpilak, egurrezko paletak eta hondakin arriskutsuak ere (bateriak, fluoreszenteak, pinturak...) debekatutak egongo dira, hauek zuzenean garbigunera eraman behar direlarik. Azkenik, azpimarratu nahi izan dute ere iñausketa hondarrak (adarrak...) Beasaingo Garbigunean soilik hartzen direla.

Edozein zalantza argitu nahi izateko Sasieta Mankomunitatearekin kontaktuan jarri beharko da, 943 16 15 55 telefono zenbakira deituz.

Tonerrak

Gogoratzen da ere Sasietak inprimigailuko toner eta kartutxoen bilketa zerbitzua duela eta hauek udaletxean kokatuta dagoen kontenedore txikian utzi behar direla. Udaletxekoa da, hain zuzen, herriko kontenedore bakarra.