Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergaren errolda udaletxean ikusgai

GALILEAEZKIO.

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea zabalik dago, errolda ere hilabeteko epean jendaurrean izango delarik.

Ezkioko Udalerriko zergadun guztiei jakinarazten zaie 2019 urteko Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergaren Errolda jendaurrean dela uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluaren arabera. Era berean, Gipuzkoako Lurralde historikoko Zergabilketa Erreglamendua onesten duen apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretuaren 78.artikulua galdetzen den borondatezko zergabilketaren epea eta modua ere adierazten dira.

Hori guztia ondoko arau hauen arabera: errolda Ezkioko Udaletxeko idazkaritzan egongo da agerian; aztertzeko epea hilabetekoa izango da; desadostasunak birjarpeneko errekurtsoaren bitartez egin beharko dira; erreklamazioak Udaletxeko sarrera erregistroan egin beharko dira bulego ordutegian; eta ordainketarako epeak uztailaren 1etik abuztuaren 1era arte izango da.

Ordainketa egiteko, ordainagiri helbideratuen kasuan ezik, Ezkioko Udalaren izenean Kutxabank-en dagoen 2095 5059 31 1060237707 kontu korrontean egin daiteke.

Udaletik gogoratzen dute zergabilket epearen barruan ordaintzen ez bada, prozedura exekutiboaren bidez galdatuko dela eta premiamenduzko errekargua, berandutza interesa, eta sor daitezken kostuak gehituko direla.