Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga ordaintzeko azken eguna bihar izango da

Zerga. Ibilgailuen zerga ordaintzeko azken eguna bihar da. / GALILEA
Zerga. Ibilgailuen zerga ordaintzeko azken eguna bihar da. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Udalerriko zergadun guztiei Udalak jakinarazten die 2018 urteko Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga ordaintzeko azken eguna bihar izango dela.

Bakoitzak dagokiona ordaintzeko epea ekainaren 27an zabaldu zen eta bihar arte, uztailak 27, egongo da aukera. Ordaintzeko modu desberdinak daude: ordainagiri helbideratuen kasua; eta helbideratuta ez dutenentzat, Ezkioko Udalaren izenean Kutxabanken dagoen kontu korrontean.

«Argi geratzen da aipatutako zergabilketa epearen barruan zor horiek ordaintzen ez badira, prozedura exekutiboaren bidez galdatuko direla eta premiamenduzko errekargua, berandutza interesa eta, bidezko balitz, sor daitezkeen kostuak gehituko direla», azaltzen dute Udaletik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos