Teilatua konpondu eta igogailua eraikiko dira lehenengo fasean

Mediku etxea. Erabilera anitzeko eraikuntza batean bilakatuko da. / GALILEA
Mediku etxea. Erabilera anitzeko eraikuntza batean bilakatuko da. / GALILEA

Mediku etxe zaharra erabilera anitzeko gune batean bilakatuko da proiektua amaitzerakoan; lehenengo fasea laster jarriko da martxan

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Udalak aurkeztutako azken aurrekontuetan inbertsio eta proiektu ugari eta anitzak ezagu- tzeko aukera izan genuen, batzuk berriak eta beste batzuk hasita daudenak eta poliki poliki aurrera egiten ari direnak. Hauetako proiektu bat mediku etxe zaharrean egin nahi diren berrikuntzak dira: lehenengo obrak udalak egingo ditu eta aurrerantzean egin beharrekoetan Foru Aldundiaren laguntza jasotzea espero dutelarik.

Aspaldiko ideia da mediku etxe zaharrean obra egin eta erabilera anitzeko eraikuntza bat sortzearena. Aurreko urtean diru laguntza bat lortzeko lehenengo saiakera bat egin ondoren, azkenean hau aurreragorako uztea erabaki zuen Udalak. Aurten honi heldu diote berriro ere eta hasierako berrikuntza pare bat, eta beharbada garrantzitsuenak, hemendik gutxira hasiko dira.

«Urte pare bat daramagu proiektu honekin. Mediku etxea handia da eta momentu honetan erabilpen gutxi ematen zaio orokorren. Egoera honen aurrean Udalak berrikun- tza integral bat planteatzen zuen, balio anitzeko eraikuntza bat osa- tzeko. Joan den urtean Eusko Jaurlaritzako laguntza proiektu batera aurkeztu genuen berrikuntza hau baina puntu gutxiengatik izan bazen ere kanpoan geratu ginen. Aurten berriro aurkeztuko dugu eta oraingoan jasotzea espero dugu», azaldu zuen alkateak azken bilkuran.

Lehenengo pausoak

Proiektu hau laster hastera doa eta lehenengo pausoak Udalak eman ditu. Lizitazio prozesua ireki eta enpresa desberdinek obra hau egiteko hautatu dute, laster aurrera eramango duenaren izena jakingo dugularik, aldi berean ere obra hasiz. Lehenengo fase honetan teilatua konpondu eta igogailua eraikiko dira: «eraikuntza publiko bat izanda lehentasuna duten bi kontzeptu dira hauek beraz, gure esku hartu ditugu. Gainera, obra hau egitearekin ere diru-laguntzara hauta- tzeko puntu gehiago izango ditugu», azaltzen du Jose Ignacio Etxezarreta alkateak.

Alkatearen esanetan aurreko urtean proiektu honek zituen puntu bereko beste proiektu batzuk diru laguntza jaso zuten, beraz, berrikuntza hauekin puntu gehiago lortu eta errazago izatea espero dute. «Ezin dugu ziurtatu diru-laguntza emango digutenik baina aurreko urtekoa ikusita eta egin behar ditugun berrikuntzak puntu gehiago emango dizkigutela jakinda, ia ia baiezkoa izango dela esan dezakegu», dio Etxezarretak.

Lehenengo fase honen obrak hemendik gutxira hasiko dira (teilatua eta igogailua) eta honen aurrekontua 84,469 eurokoa da.

Erabilera

Etxe hau erabilera anitzeko zentruan bilakatu nahi da, kirol talderako topagunea, emakumeentzako lekua eta erretiratuentzako gune bat kokatu nahi dute bertan, besteak beste.

«Mediku etxe zahar honetan egin beharreko obra guztia amaitzen denean gunearen egoera borolbidu egingo da, gertutasunean herri eskola, haurreskola, osasun zentrua eta gizarte zerbitzu hauek egongo direlarik; beste aldetik Santa Lutzian Udaletxea eta Anduaga elkartea geratuko ziren», dio Ezkioko alkateak.

Eraikuntza berri honetan zerbi- tzu anitz bat eskaini nahi zaie bizilagunei: kirol mailan sortu den gazte taldeari estruktura bat emateko leku aproposa izatea; emakumeen- tzako espazio bat egotea; eta adinduak biltzeko gunea ere izango da hau. «Gainera eta eraikuntzak duen tamaina horrela eskaintzen duelako eskolako haurrentzako toki bat ere kokatu daiteke bertan, tailerrak edo bestelakoak egin ditzaten; aukera asko eta oso politak eskainiko dizkigu», Etxezarretak.

Orain dela bi urte hasi ziren idea honekin bueltaka Udalean eta badirudi poliki poliki gauzatuko dela. «Egia da behin hasi eta bapatean amaitzeko aukera ez dugula izan. Orain lehenengo fase hau egingo dugu eta espero dugu obra guztia amaitzeko laguntza jasotzea, horrela gure proeiktu anitz hau gauzatuz; eta aldi berean ere hau guztia lehenbailehen gertatzea», azaltzen du alkateak.