Sutarriren urteurreneko bazkarirako txartelak salgai

A.G. ALEGIA.

Alegiako Sutarri dantza taldeak bere 20. urteurrena ospatuko du maiatzaren 12an, igandearekin. Egun osorako egitaraua prestatu dute, eta horren barruan bazkari herrikoia antolatu dute, 14:00etan herriko plazan.

Bazkari horretan parte hartu nahi dutenek txartelak salgai dituzte dagoeneko kultur etxean eta Iskiña eta Jubilatuen tabernetan: helduentzako txartelek 18 euro balio dute eta 2007tik aurrera jaiotako haurrenek, 10 euro.

Azken horiek makarroiak, solomoa patatekin eta danoninoa izango dituzte bazkaltzeko. Helduen menua, berriz, honakoa izango da: urdaiazpikoa eta patea, paella, oilaskoa baratxuritan, goxua, kafea eta kopa.

Txartelak erosteko azken eguna apirilaren 30a izango da.