Borrar
Sorginen dantza ikasteko aukera egongo da gaur. IGARTUBEITI
'Sorgin dantza' tailerra arratsaldean Igartubeitin

'Sorgin dantza' tailerra arratsaldean Igartubeitin

GALILEA

EZKIO.

Sábado, 10 de febrero 2018, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hilabete honetan ere bi tailer berriekin datoz Igartubeitikoek, hauek haurrak eta beraien familiei zuzendutakoak. Otsaileko lehenengoa gaur arratsaldean ospatuko da, Inauterien gaiarekin bat.

'Sorgin dantza', dantza tradizional tailerra aurrera ermango da gaur arratsaldeko 16:30etik 18:30era Igartubeitiko Interpretazio Zentruan, hau 4-11 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua izango delarik. Tailerra Gabiriko Goruntz Dantza taldeak eskainiko du.

«Inauteriak lurrarekin lotura duten errito zaharretan du jatorria. Ospakizun honen inguruan ere koka-tzen da Sorgin dantza tradizionala. Zatoz dantzan ikastera!», anima-tzen dute Baserri-Museotik

Tailer honen prezioa 3 eurokoa da, beti ere Famili Txartelarekin deskontuak egiten direlarik. Gogoratu aurrez izena ematea komeni dela, honetarako Igartubeitiko 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu daitekelarik

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios