Silo bolen plastikoen bilketa datorren asteartean izango da

Silo bolak. Plastikoak jasotzeko eguna asteartea izango da. / DV
Silo bolak. Plastikoak jasotzeko eguna asteartea izango da. / DV

DV EZKIO.

Goimenek hilabetero gure herrian eskaintzen duen silo bolen plastikoaren bilketaren egutegia aurrera doa, maiatzeko jasotzea hilaren 15an , datorren asteartean, aurrera eramango delarik.

Silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoak eta hauekin batera mineralen zakuak ere uzteko, Udalak aurrez itxitura bat egingo du bilketa puntuan, hau errepide bazterrean autobus geltoki aldamenean (Uribar parean) kokatuko delarik. Bai plastikoak eta baita zakuak ere bezperan (astelehenean) atera beharko dira, eta ez beste edozein egunetan.

Gogoratzen da birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak eta plastikozko bidoiak ez direla atera behar; mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita. Argitasun gehiagorako 943 16 12 44.

 

Fotos

Vídeos