Secciones
Servicios
Destacamos
DV
EZKIO.
Jueves, 12 de abril 2018, 00:27
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Goimenek hilabetero gure herrian eskaintzen duen silo bolen plastikoaren bilketaren egutegia aurrera doa, apirileko jasotzea hilaren 17an, datorren asteartean, aurrera eramango delarik. Goimen Elkarteak herrian sortzen diren silo bolak egiteko plastikoen bilketa egiten du hilabetero, hirugaren asteartean, eta apirilekoa hurrengo astean izango da. Silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoak eta hauekin batera mineralen zakuak ere uzteko, Udalak aurrez itxitura bat egingo du bilketa puntuan, hau errepide bazterrean autobus geltoki aldamenean (Uribar parean) kokatuko delarik. Bai plastikoak eta baita zakuak ere bezperan (astelehenean) atera be-harko dira, eta ez beste edozein egunetan. Gogoratzen da birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak eta plastikozko bidoiak ez direla atera behar; mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.
Argitasun gehiago jasotzeko, Goimenera zuzenean deitu daiteke 943 16 12 44 telefono zenbakira edo herriko udaletxera bertara zuzenean jo 943 72 13 03 telefonoan edo Anduaga Etxean bulego ordutegian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.