Silo bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa asteartean izango da

GALILEA EZKIO.

Goimenek eskaintzen duen silo bolen plastikoaren bilketaren egutegia aurrera doa eta apirileko jasotzea hurrengo astean aurrera eramango da, hilaren 16an, asteartea.

Goimen Elkarteak herrian sortzen diren silo bolak egiteko plastikoen bilketa egiten du hilabetero, hirugarren asteartean. Plastikoak eta hauekin batera mineralen zakuak ere uzteko, Udalak aurrez itxitura bat egiten du bilketa puntuan, hau errepide bazterrean autobus geltoki aldamenean (Uribar parean) kokatzen delarik. Bai plastikoak eta baita zakuak ere bezperan (astelehenean) atera beharko dira, eta ez beste edozein egunetan.

Gogoratzen da birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak eta plastikozko bidoiak ez direla atera behar; mineralen zakuak bai, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita. Argitasun gehiago: 943 16 12 44.