Silo bolak egiteko plastikoa jasotzeko azken bilketa abenduaren 18an izango da

Silo bolak. / GALILEA
Silo bolak. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Goimen elkarteak hilabetero gure herrian eskaintzen duen silo bolen plastikoaren bilketaren egutegia aurrera doa eta hurrengo hilabetean urteko azkena egingo du, abenduaren 18an hain zuzen ere.

Silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoak eta hauekin batera mineralen zakuak ere uzteko, Udalak aurrez itxitura bat egingo du bilketa puntuan, hau errepide bazterrean autobus geltoki aldamenean (Uribar parean) kokatuko delarik. Bai plastikoak eta baita zakuak ere bezperan (astelehenean) atera beharko dira, eta ez beste edozein egunetan.

Gogoratzen da birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak eta plastikozko bidoiak ez direla atera behar; mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.

Argitasun gehiago nahi izanez gero Goimeneko 943 16 12 44 telefonora deitu edota zuzenean Udaletxera zuzendu.

 

Fotos

Vídeos