Silo bolak egiteko erabiltzen den plastikoen bilketa hilaren 16an

Silo bolak. / GALILEA
Silo bolak. / GALILEA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Goimenek eskaintzen duen silo bolen plastikoaren bilketaren egutegia ere aurrera doa eta urriaren jasotzea hurrengo astean aurrera eramango da.

Goimen Elkarteak herrian sortzen diren silo bolak egiteko plastikoen bilketa egiten du hilabetero, hirugaren asteartean,eta urrikoa hilaren 16an izango da, asteartean.

Silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoak eta hauekin batera mineralen zakuak ere uzteko, Udalak aurrez itxitura bat egingo du bilketa puntuan, hau errepide bazterrean autobus geltoki aldamenean (Uribar parean) kokatuko delarik. Bai plastikoak eta baita zakuak ere bezperan (astelehenean) atera beharko dira, eta ez beste edozein egunetan.

Gogoratzen da birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak eta plastikozko bidoiak ez direla atera behar; mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.

Kontaktua

Argitasun gehiago jasotzeko, Goimeneko 943 16 12 44 telefono zenbakira deitu edo herriko udaletxera bertara zuzendu 943 72 13 03 zenbakian edo Anduaga Etxean bulego ordutegian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos