Sasoi honetatik aurrera ezinbesteko garrantzia izango du porruak

Udazkena sartzear dago. / IGARTUBEITI
Udazkena sartzear dago. / IGARTUBEITI

Udazkena ate joka dabil eta hilabete hauetan landaketak egiteko garaia dugula gogoratzen digute Igartubeititik

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Udarako azken uztak jaso ondoren, udazken eta neguko landaketekin hasi behar dela gogora-tzen dute Igartubeititik: aza, azalorea, porrua, borraja, kardua, zerba, brokolia, eskarola... Beraz mugimendu handiko hilabetea izanik, eta azken urtean egin ohi izan duten bezala, baratzea zaintzeko eta prestatzeko aholku batzuk luzatzen dituzte baserritik.

Batetik azaloreak landatzeko garaian gaudela gogoratzen dute. Landaketari dagokionez, lur aberatsa behar dute hauek, ongarri organiko asko duena alegia, eta aldi berean ur asko behar duen barazkia da. Asko handitzen denez, landatzerako garaian batetik bestera distantzia pixka bat utzi behar dela azaltzen dute, hobeto hazi dadin.

Azak landatzen hasteko ere ez omen da sasoi txarra. «Aza, lur hauetan oso ongi hazten da, eta neguko garai txarrenetan oso jaki estimatua izan da. Landaketari dagokionean, ez zaio lur irauli berria gustatzen ezta azidoa ere, hori dela eta karea botatako eta egonkortutako lurrean landatzea komeni da», azaltzen dute baserritik. Kontutan hartzekoa da ere, azak tximeletak eta euliak erakartzen dituela, eta hori dela eta ondoan erromeroa, kamamila, salbia edota ezkaia landatzea ez dela gaizki etortzen.

Porruak eta letxugak

Porruak, sasoi honetatik aurrera ezinbesteko garrantzia izango du baratzean. Izan ere, neguko hotza eta izotza hobekien jasaten dituen barazkia da, inguru honetarako ezin hobea beraz. Lur freskoa eta ur asko behar du ongi hazteko.

«Oraingo honetan ere letxugek irudi ederra utzi digute Igartubeitiko baratzean. Zenbait letxuga burutu egin dira eta beraien presen-tzia ezinbestean nabarmentzen da baratzean, altuera izugarria hartu dute eta. Nahi izanez gero letxugak eman duen loretik haziak eskuratu ditzakegu hurrengo ereinaldirako», diote.

Ingurunea

Iraila erditik aurrera, gure inguruneak udazken kutsua hartzen hasiko dira, eta ongi begiratuz gero, an-tzemango dugu udazkena datorrenaren arrastoa: garoa, korostia, intxaurrak, urrak, hego haizea...

«Baserritarrek meta edo zuha- tzetan pilatzen zuten garoa lehor-tzeko, ondoren, ukuiluetan zabalduz. Ukuiluan erabilitako garoa, ondoren baratzerako ongarri bezala erabiltzen zen, landare honek magnesio ugari duenez lurra mineral honekin ornitzen zen», gogoratzen dute.

Igartubeitiko inguruneko gorostiek jada fruitu txiki gorrixka eman dute, eta hauek oso gustukoak dituzte hegaztiek. «Gorostia arantza familiako landarea da, baserrietan heskaia edo itxitura naturala egiteko erabili izan da, baita sukarra jaisteko ere, idorgarria delako eta bere zura berriz makilak egiteko», Igartubeititik.

«Bitxikeria modura, elorri zuria ekarri nahi genuke gogora. Zuhaixka hau, arantzaren familiakoa da. Gure mendietan ugaria da, eta baserrietan heskai edo itxitura natural bezala erabili izan da, gorostiaren antzera», diote. Irailean protagonismo berezia duela esan liteke, izan ere, eta kondairak dioenez, Arantzazuko ama irailaren bederatzi batean elorri zuri batean agertu omen zen. Hortik dator Arantzazu izena: «aran-tzan + zu» agertu izana.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos