Santa Lutziko Anduaga elkarteko bazkide izateko aukera zabalik dago

Anduaga elkartea. /  GALILEA
Anduaga elkartea. / GALILEA

MIRYAM GALILEAEZKIO.

Ezkioko Santa Lutzi auzoko Anduaga elkarteak bazkide berriak erakartzeko promozio kanpaina jarri zuen aurreko hilabetean abian, eta izena emateko epea zabalik dago oraindik.

Elkarteko kide berria izateko aukera zabalik dute, beraz, interesdun guztiek, bertako kuotak ondorengoak direlarik: alde batetik, sarrera kuotarik ez dago; urteko kuota 175 eurokoa izango da eta urteko kontsumo minimoa 100 eurokoa. Azken bi kuota hauei dagokienez kopurua proportzionala izango da, alta ematen denetik urte bukaeraraino.

Interesa duten guztiek anduagaelkartea.ezkio@gmail.com helbide elektronikora egin beharko dute eskaera.