VI. Sagardo Txapelketa gaur Errezilen

NÚÑEZ ERREZIL.

Herriko sagardogileek beraien edariak aurkeztuko dituzte gaur larunbata, urriaren 6an, Errezilgo Sagardo Txapelketaren seigarren edizioan. Gaztetandik elkarteak antolatzen duen lehiaketa iluntzeko 20:00etan hasiko da dantzalekuan edo frontoian, eguraldiaren arabera.

Aurten 18 baserrietako edariak dastatu ahal izango dituzte dantzalekuan jarritako mahaietan. Hiru epaile arituko dira ere bertaratuekin batera guztiak baloratzen.

Amaieran, epaimahaiaren irabazlea izendatuko da, baita bertaratuek beraien bozkekin aukeratutakoa ere. Dastaketarako sarrera 10 eurokoa izango da, nahi adina sagardo, pintxo, postre eta kafea dastatzeko.

Haurreskola

Errezilgo Haurreskolak izena emateak irekita ditu datorren urriaren 9ra arte. Bi urtera arteko haurrak matrikulatu daitezke bertan. Informazio gehiagorago Haurreskolatik bertatik pasa daitezke gurasoak, 13:00etatik aurrera, edota 943157446 telefono zenbakira deitu.

 

Fotos

Vídeos