Sagardo Festarekin hasiko dira aurtengo Madalena jaiak Alegin

Sagardo festa. Urteak dira sagardo festa antolatzen dela Alegiko Madalenatan, aurtengoak jai egitaraua zabaltzen duelarik. /  GALILEA
Sagardo festa. Urteak dira sagardo festa antolatzen dela Alegiko Madalenatan, aurtengoak jai egitaraua zabaltzen duelarik. / GALILEA

Afari herrikoiak, dastaketak, musika eta haurrentzako puzgarriak ere ez dira faltako aurtengo festetan

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Aste bete falta da jaiak hasteko eta dagoeneko dena prest dute Alegi auzoko bizilagunek, aurtengo egitaraua ikusita, hiru egunetan zehar ekintza ugari aurrera eramango direlarik bertan, hauen artean dastaketak, musika edo haurrentzako jolasak faltako ez direlarik.

Uztailaren 20an, ostirala, arratsaldeko 19:30etan hasiko dira Madalenak, Sagardo Festak egitaraua zabalduko duelarik, honetan hamaika sagardo dastatu eta pintxoak jateko aukera ere eskainiko da.

Gaueko 21:00etan aurrera egingo du egitarauak, urtero bezala, oraingo honetan ere Dantzaki taldearen dantza erakustaldia hasiko delarik auzoko pilotalekuan. Jarraian, Afari herrikoia izango da sagardo festaren jarraipen gisa eta oilaskoa afalduaz. Amaitzeko, Alegin falta ez diren Joselu Anaiak taldearen dantzaldia izango dugu.

Asteburua

Larunbatean arratsaldean martxa hartuko dute berriro jaiek, 18:00etatik aurrera Herri Afarirako izango den paella erraldoia egiten hasiko direlarik pilotalekuan. Itsasoko ostatuko Manu eta Aida izango dira sukaldariak eta osagai nagusia euskal untxia izango da, Iñaki Alberdiren babesarekin.

Arratsaldeko 21:00etan paella afaltzeko aukera egongo da Herri Afaria ospatuz. Bertan nahi duten guztiek hartu dezakete parte, aldez aurretik ohiko lekuetan izena eman beharko delarik. Paellaren txartelak 15€ren truke salduko dira helduen kasuan, eta 10€engatik gaztetxoen kasuan. Giroa alaitzeko DJ Gorrotxa egongo da.

Azkenik, igandean Madalena Eguna, jaietako handia, izango dugu goizetik ekintza desberdinak aurrera eramango direlarik auzoan.

Goizeko 11:00etan meza nagusia hasiko da eta amaitzerakoan Ezkio eta Itsasoko abesbatzaren emanaldia izango da bertan. Ondoren, urtero aurrera eramaten den hamaiketako herrokoia ez da faltako pilotalekuan.

Eta arratsaldean, aurtengo Madalena festei agur esateko, haurrentzako puzgarriak eta zezen mekanikoa egongo dire 17:00etatik aurrera. Azkenik, arratsaldeko 19:30etan Madalena dastaketaz gozatzeko aukera egongo da: Itsasoko Manu eta Aidaren eskutik, ardo eta pintxo dastaketa hasiko da, DJ Gorrotxak girotua.

 

Fotos

Vídeos