Sagardo festarekin, aurrera Madalenak

Sagardo Festa. Oraingoan hamabost sagardo desberdin dastatzeko aukera eskaini zuten Alegian, pintxoak ere egon zirelarik. /  GALILEA
Sagardo Festa. Oraingoan hamabost sagardo desberdin dastatzeko aukera eskaini zuten Alegian, pintxoak ere egon zirelarik. / GALILEA

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Sagardo festarekin hasi ziren atzo Itsasoko Alegiko Madalena jaiak. Pilotalekuan txistorra, hirugihar eta bestelako pintxoak prestatzen zituzten bitartean, poliki poliki plaza betetzen hasi zen eta bertaratutakoek dastatzeko zeuden hamabost sagardo desberdinak probatzeko aukera izan zuten, jende gazte ugari festara gerturatu zelarik. Giro ederrean hasi ziren jaiak eta afaldu baino lehen Dantzakiren erakustaldiaz gozatu zuten bertan. Ondoren, eta sagardo festa jarraituz, oilaskoa afaldu zuten herritarrek, eguna borobiltzeko Joselu anaiaen dantzaldia egon zelarik.

Gaur

Arratsaldean martxa hartuko dute berriro jaiek, 18:00etatik aurrera Herri Afarirako izango den paella erraldoia egiten hasiko direlarik pilotalekuan. Itsasoko ostatuko Manu eta Aida izango dira sukaldariak eta osagai nagusia euskal untxia izango da, Iñaki Alberdiren babesarekin.

Arratsaldeko 21:00etan paella afaltzeko aukera egongo da Herri Afaria ospatuz, eta giroa alaitzeko DJ Gorrotxa izango dugu musika jartzen.

Azkenik, bihar Madalena Eguna ospatuko dugu. Goizeko 11:00etan meza nagusia hasiko da eta amai-tzerakoan Ezkio eta Itsasoko abesbatzaren emanaldia izango da bertan; ondoren, hamaiketako herrikoia ez da faltako pilotalekuan. Eta arratsaldean, haurrentzako puzgarriak eta zezen mekanikoa egongo dira, Madalena dastaketarekin festak amaituz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos