Borrar
Protagonistak. Zanpaketak eta sagarrak Igartubeitin. GALILEA
Sagardo Astearen XVI. edizioari agur

Sagardo Astearen XVI. edizioari agur

GALILEA

EZKIO.

Viernes, 13 de octubre 2017, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hilaren 4an hasi eta egun hauetan guztietan zehar sagarra eta sagardoarekin lotutako ekintza ugari izan ditugu Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan, azkena gaur eguerdian aurrera eramango direlarik.

Cider Truck gastronomi esperientzia berria, Karmakros taldearen antzezpenei esker Kortabarria familiaren bizimoduaren ezagupena, Jo ala Jo taldeak eskainitako Kirikoketa... egun konkretuetan esperientzia berezietaz gozatzeko aukera luzatu digute Igartubeititik, baina oraindik ere, azken eguna izanik, baserri honen xarma gertutik disfrutatu daitek. Egunero bezala, gaur ere eguerdiko 12:00etan zanpaketa hasiko da, dolarea mugitzen hasi baino lehen 50kilo sagar berri bota eta kirikoketaren erakustaldi txiki bat egingo delarik. Inguruan hazten diren sagar barietate desberdinen erakusketa ere baserriko atarian jarraitzen du eta egun batzuetan bertan izango dugu ikusgai. Eta nola ez, azken egun honetan ere Ezkioko Argindegi ostatuan, Itsasoko ostatuan edota Labekoa jatetxean ere Sagardo Astea Menu berezia eskaintzen da. Bestetik, Argazki Lehiaketa parte hartu nahi izanez gero gaur dute interesdunek izena emateko azken eguna, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Interpretazio Zentruan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios