Robotikari eskainitako astearekin amaitzen dira aurtengo Udalekuak

Robotika. Ederki ari dira Itsasoko haur eta gaztetxoak robotika udalekuetan, eraikuntza, sorkuntza eta programazioa lantzen. /  GALILEA
Robotika. Ederki ari dira Itsasoko haur eta gaztetxoak robotika udalekuetan, eraikuntza, sorkuntza eta programazioa lantzen. / GALILEA

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Astelehenenan hasi eta gaur amaitzen da robotikari eskainitako astea herriko udalekuetan, laugarrena eta azkena, aurtengoei agur esanez. Kirolak, artea eta hipikarekin batera robotikak borobildu du aurtengo udalekuen eskaintza Itsason eta azken honekin agur esango diete haur eta gaztetxoek udalekuei gaur.

Lau asteko eskaintza eta aste bakoitza arlo desberdin bati eskainia, asko izan dira aurtengo udalekuetan parte hartu duten haur eta gazteak eta oso gustura aritu dira ikasi eta jolasten antolatutako esperientzia desberdinekin. Bigarren urtea da Udalak horrelako udaleku eskaintza bat aurrera eramaten duela eta oraingoan ere arrakasta handia izan du herritar txiki eta gazteen artean.

Robotak

Doplay enpresaren esku, robotika lantzen aritu dira egun hauetan Itsasoko udaletxean. Lehenengo eta behin, argibideak jarraituz, robotak muntatu dituzte: piezak bilatu, egokitu... adin desberdinetako gaztetxoek parte hartu dute eta ederki moldatu dira taldeka lanean. Jarraian, behin robota prest dagoela, hau programatzen ikasten hasi dira, beraiek nahi dituzten mugimenduak egin ditzan. Eta azken peroiektu gisa, taldeka, robota diseinatu eta montatzeko aukera izan dute. Aste beteko ikastaroa izateko lan ederra egin dute gazteek!

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos