PRIMERAN PASATU DUTE GAZTEEK ZIKINAREN EGUNEAN

PRIMERAN PASATU DUTE GAZTEEK ZIKINAREN EGUNEAN

Udalekuak aurrera doaz eta atzo goizean gogoz hartzen duten eguna ospatu zuten ezkiotarrek, Zikinaren eguna hain zuzen ere. Santa Lutziko futbol zelaian kokatu zituzten probak: ura eta irina, nata, sagarrak txokolatearekin... ederki pasatu zuten txiki eta handiek!