Pott-en artelanak Bartzelonan daude ikusgai hilaren 27ra arte

Pott. Jone Urainen 'Sastrakak' eta Maite Salutregiren 'Ama euskara' daude Bartzelonako ACC aretoan ikusgai./POTT
Pott. Jone Urainen 'Sastrakak' eta Maite Salutregiren 'Ama euskara' daude Bartzelonako ACC aretoan ikusgai. / POTT

Salutregiren 'Ama euskara' eta Urainen 'Sastrakak' ACC aretoan daude ikusgai EKG-ko beste sei zeramikagileen lanekin batera

MIRYAM GALILEAITSASO.

Bartzelonaraino eraman dituzte oraingoan euren artelanak Pott Keramikako Maite Salutregik eta Jone Urainek. Hauek hurrengo uztailaren 27ra arte hiriko erdialdean kokatzen den erakusketa aretoan ikusgai egongo dira.

2002. urtean hasi zen bikote hau EKGrekin (Euskal Keramikagile Garaikideak) elkarlanean eta, ordutik hona, ugariak izan dira elkarrekin egin dituzten proiektuak eta erakusketak; azkena, Bartzelonako ACC aretoan (Asociación de Ceramistas Catalanes) ikusgai, Doctor Dou kalean kokatuta. Ekainaren 26an inauguratu zuten erakusketa, eta hurrengo uztailaren 27ra arte izango ditugu EKG-ko artista desberdinen lanak ikusgai bertan.

Talde erakusketa honetan EKG-ko zortzi zeramikagilek parte hartzen dute euren artelanekin: Maite Salutregi, Jone Urain, Inés González de Zárate, Koro Martínez, Javier Berastegi, Loli Pinedo, Ramón Berraondo eta Txaro Marañón.

Maite Salutregiren kasuan, neurri handiko bi piezek osatzen duten 'Ama euskara' lanaz gozatzeko aukera eskaintzen digu erakusketa honetan; Jone Urainek, berriz, 'Sastrakak' seriea plazaratu du, zazpi piezaz osatutakoa: sei pieza paretakoak eta beste bat idulkikoa.

«Ekaina eta uztaila lan handiko hilabeteak izaten dira guretzat. Proiektuak amaitu, beste batzuk hasi, prestatu, pentsatu... Ikastaroak antolatu..., lan handia da, baina gogoz eta gustura egiten duguna noski», azaltzen du Pott-eko Maite Salutregik.

Ikastaroak

Aurreko astean herriko hamahiru haurrekin udaleku artistikoak aurrera eraman zituzten Pott-ekoek Itsason eta, udako oporrak amaitu eta datorren ikasturteari begira, adin guztiei irekitako ikastaroak aurrera eramango dira Pott-eko tailerrean.

Urria hasieran hasiko dira ikastaroak, asteartetan bi orduko iraupenarekin, goizez edo arratsaldez egiteko aukera eskaintzen da, gainera. «Lan txandak direla eta, askotan ikastaroetan parte hartzeko aukerarik ez dago, horregatik, goizez edota arratsaldez eskaintzea pentsatu dugu, hau ere aldatzen joateko aukera eskainiz», azaltzen dute Pott-ekoek.

Aurrekoetan egin duten bezala, ikastaroa guztiz irekia izango da eta talde txikiak direnez, parte hartzaile bakoitzaren mailara egokituko dira zeramikagileak, hauen jarraipena eginez.

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko eta parte hartu nahi dutenek, edo informazio gehiago jasotzeko, 615 756 666 telefono zenbakira deitu.

Temas

Itsaso

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos