Pott keramikako tailer berriek urrian hartuko dute martxa bailaran

Ikastaroak. Itsason duten tailerrean eta baita kultur etxe eta bestelakoetan aurrera eramaten dira.
/POTT
Ikastaroak. Itsason duten tailerrean eta baita kultur etxe eta bestelakoetan aurrera eramaten dira. / POTT

Itsasokon asteartetan, eta larunbatetan goizetan Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean aurrera eramango dira

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Hastapenak, teknika desberdinak, materialak, formak... anitzak dira Pott keramikakoek euren ikastaroetan lantzen dituzten irizpideak, taldearen arabera, adina eta ezagutzak kontutan hartuz ikastaro pertsonalizatuak aurrera eramaten dituztelarik, nola ez, erakusketa, enkargu eta zeramika munduarekin lotuta aurrera eramaten dituzten bestelako lanekin batera.

Oraingo honetan ikastaroei helduz, desberdinak izango dira ikasturtean zehar Pott-eko Maite Salutregik eta Jone Urainek aurkezten dizkiguten aukerak, alde batetik Itsason bertan duten Pott-eko tailerrean aurrera eramango dena eta bestetik Zumarragako kultur etxean ere hasiko dena.

Asteartetan
Itsasoko Pott-eko tailerrean. Bi orduko iraupena eta goizez edota arratsaldez. Izena emateko 615 756 666 telefonoa.
Larunbatean haurrak. Zelai Arizti K.E.an, goizez, ordu eta erdiko bi saio desberdin eskaintzen dira (10
00-11:30 edo 11:30-13:00). Izena emateko Zelai Ariztira jo.
Larunbatean helduak. Zelai Arizti K.E.an, goizez, hiru orduko saioa (10
00-13:00). Izena emateko Zelai Ariztira jo.

Haurrekin zeramika landu zuten azken ikastaroa uda honetan aurrera eraman zuten Pottekoek herrian, Udalekuetan, bertan egindako zeramika lanak Alegiako parkean ikusgai daudelarik hormak apaintzen, eta hurrengoek urrian hartuko dute martxan, izena emateko epea zabalik dagoelarik. Urtean hiru ikastaro aurrera eramaten dira.

Urriaren 2an hasiko dira ikastaroak, asteartetan bi orduko iraupenarekin, goizez 10:00etatik 12:00etara, edo arratsaldez 15:30etatik 17:30ak bitartean egiteko aukera eskaintzen dutelarik. «Gaur egun dauden lan txandak direla, askotan ikastaroetan parte hartzeko aukerarik ez dago, horregatik goizez edota arratsaldez eskaintzea pentsatu dugu, eta aldatzen joateko aukera ere badago», azaltzen dute Pott-ekoek. Ikastaro hau Itsasoko tailerrean aurrera eramango da.

Aurrekoetan egin duten bezala ikastaroa guztiz irekia izango da eta talde txikiak direnez, parte hartzaile bakoitzaren mailara egokituko dira keramikagileak, hauen jarraipena eginez. «Hastapenak behar dituen jendea egoten da eta aldi berean urteak gurekin daramatenak; beraz, guztiz pertsonalizatutako ikastaroak izaten dira», Pott.

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik jarraitzen du eta parte hartu nahi dutenek, informazio gehiago jaso edo estudioa ezagutu ahal izateko 615 756 666 (Maite) telefono zenbakira deitu beharko dute. Ikastaroetako parte hartzaile kopurua murriztua dela gogoratzen da.

Larunbatetan

Asteartetan Itsasoko tailerrean ikastaroa aurrera eramateaz gain, larunbatetan goizetan ere hauetan parte hartzeko aukera egongo da urritik aurrera, orduan Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean aurrera eramango direlarik. Urriaren 6an abiatu eta abenduaren 22an amaituko dira Zumarragan, bertan bi ikastaro ospatuko direlarik, adinaren arabera taldeak banatuz: haurrak eta helduak. Zelai Arizti kultur etxean aurrera eramango da.

Haurren kasuan 15 orduko ikastaroa izango da eta larunbatetan goizetan bi ordutegien artean aukeratuko dute: goizeko 10:00etatik 11:30etara edo 11:30etatik 13:00etara.

Helduek aldiz hiru orduko saioa egingo dute larunbatetan, goizeko 10:00etatik 13:00etara, ikastaroa 30 ordukoa izanik.

Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago jasotzeko, interesadunak Zelai Arizti kultur Etxera zuzendu beharko dira hilaren 21a baino lehen, astelehentik ostiralera goizeko 9:30etik 13:30era eta arratsaldeko 15:00etatik 21:00etara, edo larunbatetatn goizeko 9:30etik 13:30era. Parte hartzaileen kopurua mugatua dela gogoratzen da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos