Borrar
Pilota. Herriko haur batzuk pilotalekuan jolasean. GALILEA
Pilota ikastaroan parte hartzeko aukera zabalik dago herrian

Pilota ikastaroan parte hartzeko aukera zabalik dago herrian

GALILEA

EZKIO.

Viernes, 21 de septiembre 2018, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtetan aurrera eramaten diren ikastaro desberdinak antolatzen dira ikasturtero herrian: Tai Chi, pilates eta zumba, oso arrakasta-tsuak hirurak, eta oraingo honetan ere Udaletik luzatzen den eskain-tzaren barne haurrei zuzendutako pilota ikastaroa dugu, honetan parte hartzeko aukera zabalik jarraitzen duelarik.

Lehenengo aldiz herrian, haurrentzako pilota ikastaroa antolatu da ikasturte honetarako, bertan 6 eta 16 urte bitarteko haurrek parte hartzeko aukera dutelarik.

Pilota ikastaroa Ezkioko frontoian aurrera eramango da eta astean ordu beteko saioa proposatzen da, ostiraletan arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Ikastaroa zortzi hilabetekoa izango da, urriaren 5ean hasi eta maiatzaren 31an amaituko delarik. Honen prezioa 40 euro haur bakoitzeko izango da.

Aurre inskripzioa egiteko, hilean zehar umearen izen-abizenak eta adina ezkiokopilota@gmail.com helbidera bidali beharko da edota EUPI (Ezkio Udal Pilota Ikastaroa) taldeko edonori helarazi.

Ikastaroa hasi aurretik bileratxo bat egingo da izena emateko fitxa betetzeko, ordainketa non eta nola egin azaltzeko, eta beste zenbait gai zehazteko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios