'Peru eta otsoa' antzerkia, gaur Txaraman aurkeztuko da

YARZA LEABURU.

Eguberrietako egitarauaren baitan gaur ostegunean, hilaren 3an, 'Peru eta Otsoa' antzezlana aurkeztuko dute Didau antzerki taldeko kideek. Emanaldia arratsaldeko 16:30ean hasiko da Txaramako kultur etxean.

Beste aldetik, ohitura den bezala, aurten ere Gabonetako saskia zozketatu du Udalak herritarren artean. Abenduko 26an egin zen zozketa, ludotekako haurrak izanik zenbakia atera zutenak, eta Iñaki Goñi Ruiz eta bere familiari tokatu zaie saskia.