Peoi lanposturako deialdia luzatu du herriko Udalak

Udaletxea. Se hilabeteko peoi lanposturako deialdia luzatu berri du Ezkioko Udalak. /  GALILEA
Udaletxea. Se hilabeteko peoi lanposturako deialdia luzatu berri du Ezkioko Udalak. / GALILEA

Gune publikoak biziberritzeko lanen fase berriko lanetan aritzeko izango da, sei hilabeteko epean

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Herriko Udalak peoi lanposturako deialdia luzatu berri du, zeregin desberdinak betez sei hilabeteko kontratua eskaintzen duelarik, eta izena emateko aukera Lanbideko Zumarragako bulegoan dago dagoeneko.

Ezkioko gune publikoak biziberritzeko lanen fase berriari ekiteko lanpostua da oraingoan eskaintzen dena, %100 lanaldiarekin eta sei hilabeteko iraupenarekin.

Baldintzak

Lanpostura hautatzeko bete beharreko baldintzak ondorengoan izango dira: adinez nagusia izatea, 2018ko ekitaldiko laguntzen programak eskatzen dituen baldintzak betetzea; Ezkioko Udal biztanleen erroldan erroldatuta egotea; euskaraz hitz egiten jakitea; B1 motako gidatzeko karneta edukitzea; antzeko lanetan esperientzia edukitzea; langabezian egotea eta Lanbiden inskribatuta egotea; eta azkenik, Ezkioko Udalarekin inongo zorrik ez izatea.

Baldintza hauek betez gero Zumarragako Lanbideko bulegoan izena eman eta eurek egingo dute proposamena. Horrela, hautagaiak baloratzeko jarraituko diren irrizpideak ondorengoak izango dira: hautagai bakoitzarekin elkarrizketa egingo da; lan esperientzia baloratzeko proba praktikoa egingo da; eta egoera pertsonala eta familiarra baloratuko da.

Kontratazio hau emplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2018ko ekitaldiko laguntzen programaren barne egiten da, hau da, Zumarragako Lanbideren bitartez kasu konkretu honetan. Horrez gero, izena eman nahi duten hautagaiek Lanbideko Zumarragako bulegoan egin beharko dute.

 

Fotos

Vídeos