San Pedro egun bikaina atzokoa

San Pedro. Dantza, jolasak, txokolatea eta ekintza ugari San Pedro eguna ospatzeko. / GALILEA
San Pedro. Dantza, jolasak, txokolatea eta ekintza ugari San Pedro eguna ospatzeko. / GALILEA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Egun handiaren ospakizunarekin hasi ziren atzo San Pedroak Santa Lutzia auzoan, egunean zehar ekintza desberdinez osatutako egitarau dotorea aurrera eraman zelarik.

Hasteko, meza nagusia egin zen elizan eta, jarraian, Goruntz dan-tza taldeko gazteen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zen plazan, amaitzerakoan, ohikoa den luntxa eskaini zen, gainera.

Arratsaldean, berriz, haurren garaia iritsi zen, jolasak eta txokolatea ere egon zirelarik. Gauean, ordea, mus txapelketa eta kontzertua, eguna borobiltzeko.

Bi jai egun daude aurten San Pedroak ospatzeko, eta gaur izango dugu azken eguna, eta honetan ere ekintza desberdinez gozatzeko aukera egongo da.

Goizeko 12:00etan patata tortilla lehiaketa hasiko da. Asko dira lehiaketa honetan pate hartzen duten herritarrak, tortillak etxean egin eta plazara eramaten dituzte hauek, epaimahaiak probatu ditzan.

Arratsaldean, XVII. Santa Lutzi Saria Torneo Euskal Herria aurrera eramango da, txirrindulariek 83,7 km-ko ibilaldia osatuko dute. Amaitu bitartean, 17:30etik aurrera, haurrek puzgarrietan ibiltzeko aukera izango dute eta, 19:00etan, toka lehiaketa eta futbolin txapelketaren finala ospatuko dira. Jaiak agurtzeko, Herri Afaria egongo da Santa Lutziako plazan, honetan, 75 lagun inguruk parte hartuko dute.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos