Pazko Asterako programa zabala prestatu du Ibarrako Kultur Etxeak

Hainbat ikuskizun prestatu dituzte hilaren 23tik 26ra bitartean, besteak beste, magia eta txotxongiloekin

M.A. IBARRA.

Pazko Astea dela eta, Ibarrako kultur etxeak hainbat ekintza eta ikuskizun prestatu ditu herriko haur zein gaztetxoentzat. Ikuskizunak apirilaren 23tik 26ra bitartean izango dira arratsaldeko 17:00etan, kultur etxeko areto nagusian.

Apirilaren 23an, 'Magiaren kutsa' izenburupean saio bat eskainiko du Madiber magoak, 0 eta 12 urte bitartekoentzat; apirilaren 24ean, 'Lara Larika' ikuskizuna izango da Zirika Zirkus taldeari esker, 1 eta 5 urte bitarteko haurrentzat; 25ean, 'Kolorez kolore' deituriko emanaldia eskainiko du Pantzart taldeak 2 eta 6 urte bitartekoentzat; eta, azkenik, 26erako, 'Nahia eta Neo' izenburuarekin, txotxongilo-ikuskizuna eskainiko du Rosa Martinezek, 3 urtetik gorakoei zuzenduta.

Casa de la cultura

Con la Semana de Pascua, el horario de la casa de la cultura de Ibarra será de 10.30 a 13.00 y de 16.00 a 19.30 horas, mientras el de la biblioteca será de 10.30 a 13.00 y de 16.30 a 19.30 horas.