Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Burdinola. Mirandolako burdinola igandean jarriko dute martxan. GALILEA
Pazko Aste honetan ere familiei zuzendutako ekintza ugari bailaran

Pazko Aste honetan ere familiei zuzendutako ekintza ugari bailaran

Egunero, goiz eta arratsaldez, haurrei zuzendutako jolasak egongo dira (3-11 urte) Ederrena pilotalekuan

MIRYAM GALILEA

ALTO UROLA.

Martes, 23 de abril 2019, 00:59

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aste Santuko oporrak aurrera doaz eta aurreko egun hauetan izan ditugun ekintzez gain, bestelako planekin ere aurreikusten da aste hau. Badira urte batzuk Urola Garaiako Turismo Sailetik familiei konkretuki eta baita bestelako bisitariei plan bereziak eskaintzen dizkietela, gure bailara modu jostagarri batean ezagutzeko asmoz eta, nola ez, haurrak ederki pasatzeko aukera izan dezaten.

Aurreko urteetan izandako harrera bikaina izanda, Burdin haraneko museoak, Igartubeiti, Aikur, Erraizabal, edota Ormazarreta bezalako empresa pribatuak eta udaletxeak elkartu dira berriro ere eta Aste Santua eta Pazko Asterako eskualdeko museo eta baliabide ezberdinekin eskaintza zabala osatu dute, famili plan hauekin hamar egunetan zehar, goizez eta arratsaldez, etxeko guztiek ederki pasatu eta ikasteko aukera dutelarik.

Lehenengo egun hauetan eguraldia ere lagun izan dugu eta aste honetan ere horrela izatea espero da, hauetako ekintza batzuk kalean egiten baitira. Familian egiteko planak, museoak, bisita gidatuak, jokoak...Eskaintza turistiko zabala dugu pazko aste honetan ere Urola Garaian.

Bailarako lau herrietan aurrera eramango dira ekintzak, bakoitzean desberdinak eta dituen baliabideei egokitutakoak. Ezkion, Igartubeiti Baserri Museoak, baserriko bizitza eta dolarea ezagutzeko aukera eskaintzen du. Gainera, 'Martxintxorekin jolasean' deitutako bisita gidatuarekin, familiek baserriko sekretuak ezagutuko dituzte jolasen bitartez. Urretxun berriz, Aikur Erle Museoa bisitatzeko aukera dago bisita gidatu atseginarekin; Zumarragan, Antioko baseliza barrutik ikusteko aukera dago egunero; eta Legazpin, Lenburrek eskaintza potoloarekin dator oraingo oporraldian ere: Chillida Lantokia, Erreizabal baserria, Igaralde baserria...

Urtean zehar ere eskaintza hau egoten da gure baialaran baina egun bereziak izanik, ekintza desberdin batzuk ere aurrera eramango dira: umeei zuzendutako aisialdirako guneak egongo dira Zumarragan eta Urretxun, eta Legazpin, Ormazarreta zalditegiak, zaldiz ibiltzeko paseo paregabeak egiteko aukera ere ematen du.

Familien Turismora fokuratuta dagoen egitasmo hau apirilaren 18an hasi zen eta 28ra bitartean burutuko da.

Pazko Astea

Antioko baseliza -11:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara- eta Igartubeiti Baserri Museoa bisitatzeko aukera Pazko aste osoan zehar mantenduko da, bisita gidatuak egoteaz gain, Igartubeitiren kasuan Martintxorekin batera familiek euren kabuz museoa eta baserria ezagutzeko aukera izango dutelarik.

Haurrei dagokienez, atzo Antion jolasak, txokolatada eta herri kirolak izan ziren arratsaldean zehar, eta gaurtik hasita ostiralera arte 'Aisialdirako gunea' kokatuko dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan, honetan hiru eta hamaika urte bitarteko haurrek ederki pasatzeko aukera izango dutelarik. Gune honen ordutegia ondorengoa izango da: goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etan azaldu eta 19:00etan ateak itxiko dituelarik. Hala, ere gaurko ordutegia arratsaldez soilik izango da, 17:00etatik 21:00etara. Sarrerak Urretxuko Ederrena pilotalekuan bertan erosi ahalko dira: 2,50 euroengatik saioa eta 4 egun osoagatik.

Azkenik, Pazko Asteko asteburua dugu, bi egun hauekin Aste Santuko ekintza bereziei agur esango diegularik. Horrela, asteburuan Aikur Erle Museora bisitak bueltatuko dira goizeko 11:00etan eta 12:30etan aurrera eramango direlarik; eta igandean berriro ere Mirandaolako Burdinola martxan ikusteko aukera egongo da.

Egitaraua zehatz mehatz eta aste honetan zehar aurrera eramango diren ekintza guztien ordutegia ezagutzeko, Urola Garaiako bestelako informazioarekin batera, www.urolagaraia.com web-orrira jo edo bailarako turismo bulegoetara gerturatu. Bestela, deitu Antioko baselizara 943 722 042 telefonoan eta Mirandaola Burdinolari 943 730 428 zenbakian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios